martes, 5 de febrero de 2013

2 gazteen egoera salatzeko manifestazioa otsailaren 12an

Oreretako bi gazteen egoera salatzeko manifestazioa deitu du Eleak mugimenduak otsailaren 12an arratsaldeko 20:00etan Herriko plazatik. Dakizuenez, bi gazteek 10 egunetan beren burua aurkezteko agindua jaso dute. Egoera honen aurrean, salaketa eta mobilizazioa ezinbestekotzat jotzen ditu Eleak mugimenduak.

Gazte hauek ez dira ez lehenengoak ez azkenekoak izango. Dakizuenez, duela bi aste herriko beste hiru gazte izan ziren espetxeratuak. Honez gain, Ekaitz Ibero eta beste donostiarren kasua, Burlatako gazteen sententzia eta orokorrean euskal gazteriaren egoera kriminalizatua aipagarriak iruditzen zaizkigu. Egoera ikusita, gazteok ere egoera honi aurre egin eta eskubide zibil eta politikoak berreskuratzeko hautua egina dugu!

Gazteok gara epaitzen gaituztenak,  gure izaera inkonformista eta errebeldea dira epaituak.
Badakigu gutako bakoitza garela horrelako egoerei aurre egin eta aipatutako eskubideak lortzeko giltza!

Horregatik, OTSAILAREN 12an arratsaldeko 20:00etan DENOK ORERETAKO HERRIKO PLAZARA!

EUSKAL GAZTERIA LIBRE ETA LEGALA! GAZTE 1+EZ!

No hay comentarios:

Publicar un comentario