miércoles, 13 de febrero de 2013

Aitor Franco espetxeratua izan da herritarren babespean

Atzo Oreretan manifestazioa egin ondoren, Martutenera martxa abiatu da gaur goizean. Izan ere, gaur zuen Aitor Francok bere burua espetxean aurkezteko azkeneko eguna.
11:30ean hasi da espetxe parean kontzentrazioa eta bertan euskal gazteriaren aldeko eta errepresioaren aurkako ohiuak gailendu dira. 12:00ak arte bertan egon ostean, Aitor espetxeko sarrerara hurbildu da abokatuarekin batera, eta ingurukoak agurtuta, herritarren haserrearekin batera espetxera joan da.

Jarraian, herritarrak espetxe albora joan gara gure animo eta indarrak espetxe barrutik jaso zitzaten. Beste behin ere estatu espainiar eta frantziarrak mendeku gosez jarraitzen dutela, eta horregatik eskubide hauek berreskuratzeko modu bakarra herri mobilizazioa dela argi dugu!
GAZTE 1+EZ!

No hay comentarios:

Publicar un comentario